2007/01/25

Ute Lemper Euskaldunan eta ....Zamudioko liburutegian

New Yorken bizi dan abeslari alemaniarra, asteburu honetan Bilbon izango da (2007/01/28).
Euskalduna jauregian kontzertua eskainiko dau.
Bere ahotsaren aberastasunaz aldez aurretik gozatzeko eta gero be gogoratzeko, Zamudioko liburutegian dozu Illusions izeneko bere diska.

Ute Lemper iniciará este fin de semana su gira europea. El domingo estará en Bilbao.
La versátil cantante alemana, afincada en New York presentará un variado repertorio de obras, desde el cabaret hasta obras inspiradas en la literatura de los existencialistas del París de los años 60, pasando por sus propias composiciones.
"Es una intérprete que siente lo que canta, confiriendo a su espectáculo una enorme intensidad emocional" ( http://www.utelemper.com)

2007/01/16

Irakurketaz toki guztietan disfrutatzeko

Haurren irakurzaletasuna bultzatzeko irakurketa, idazkera eta ilustrazio tailerrak antolatu dira.
Martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an, goizeko 11etan izango dira.
Gehienez 25 umek parte hartu al izango dabe.
ERDU zure liburutegira izena emotera.
La biblioteca municipal de Zamudio, organiza un taller de animación a la lectura infantil.
Serán tres sesiones de lectura, escritura e ilustración dirigidos a los más pequeños ( a partir de 6 años).
Los talleres serán el 17 de marzo, 21 de abril y 19 de mayo, a las 11:00 de la mañana.
Para más información e inscripciones acude a tú biblioteca.

2006/12/29

Olentzero

Olentzerori buruz jakin behar duzun guztia /
Susana Pinto, Patxi Pelaez.

Hona hemen Olentzero eta bere lagunak ( Basajauna, Txantxangorria, Astoa, postaria, lamiak), ahaztu barik bere lankideak ( EEBBko Santa klaus, Ekialdeko Erregeak, Irlandako Irish father, Italiako Befana..)

Liburu zoragarri honetan ikusi eta ikasiko dozu Olentzeroren bizimodua. Zer jaten dauan, bere gustuak, lana, nola idatzi eskutitzak... Pista itzelak hurrengokoan opari gehiago hartzeko.

2006/11/21

Atondu, XXI.menderako proposamena

'Atondu', janztearen garrantzia

Ane Albisu Iriarte, 1976. urtean hasi zen euskal jantziak ikertzen. Argia dantzari taldean, Eusko Ikaskuntzako Folklore sailan eta azken 21 urteotan Ikerfolk folklore ikerketa erakundean folkloreari eta modari lotutako hainbat ikerketa eta lan egin ditu.
Atondu, XXI. Menderako Proposamena , jantziari berari baino janzteari, prestatzeari edo atontzeari garrantzi gehiago ematen dion liburua dogu.
"Tradiziozko jantzi batek gaur eguneko gure gizartean jokatzen duen rola aztertu nahi izan dut. Eguraldiaren edo gorputzaren arabera janzten gara eta ez diogu, normalean, gure herriaren izaerari erreparatzen. Hala, tradiziozko jantzi batek zertarako balio duen ulertzea oso zaila egiten zaigu".
Azken ehun urteotan euskal jantzi tradizionalek duten ibilbidearen historia laburra ere jaso du Albisuren liburuak. Euskal Herriko txoko ezberdinetan erreskatatutako askotariko argazkiak biltzen ditu honen erakusgarri. Besteak beste, XIX. mende amaieran Landetako emakume talde baten irudia dago edo garai berean Bizkaiko herri batean bildutako talde batena.
Liburu honek, erakuslehio izan nahi du orain arte eginiko diseinuak eta aurrerantzean egingo direnak koloreko argazkitan ahalik eta modurik ikusgarri eta zehatzenean ezagutzera emanez.

Gai hau gustokoa izango dozuelakoan, Zamudioko liburutegiak, antolatu dauan hitzaldirako gonbidapena luzatzen deutsue.
Azaoraren 23an, 19:30etan

2006/11/16

Xabier Paya liburutegian

Peter Pan eta jaka eskarlata da, Xabier Payak itzulitako azken lana.
Ingelezez eta gazteleraz be itzulita dago Geraldine McCaughreanek liburu hau.
Azaroaren 22an, goizeko 10etan, itzultzailea eta bertsolari algortarra dan Xabier Payak bisita egingo deusku Zamudioko liburutegira.