2006/06/23

Harrotasunez irakurri / Leer deja marca

IRAKURRI KANPAINA . Ekainak 21, LIBURUTEGIA KALERA





Ekainak 22, KALEA LIBURUTEGIRA

2006/06/19

Irakurri kanpaina


Ekainaren 21ean eta 22an , Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako IRAKURRI kanpaina Zamudiora helduko da.
Ekainaren 21ean, Lehendakari Agirren plazan, LIBURUTEGIA KALERA aterako da. Ekainaren 22an, arratsaldeko 17:00etan, herriko eskolatik irtenda KALEA LIBURUTEGIRA hurbilduko da. Liburutegiko bidea, gezi eta seinaleekaz, ondo markatuko dogu.
Liburutegian irakurketa gida eta ... sorpresak izango doguz!!!

2006/06/15

Irakurketa Gida


Fresko-freskoa! 2006ko udan kalean irakurri, espaloietan irakurri, elkarrekin irakurri, ozen irakurri eta beti MAITASUNEZ IRAKURRI.

Hemos preparado para los más jóvenes una refrescante Guía de lectura. Así podéis leer en la calle, leer en las aceras, leer juntos, leer en voz alta , porque LEER DEJA MARCA.

Date una vuelta por la biblioteca.

2006/06/08

San Juanetan. Lasto sua

Lasto Sua. Aingeru Epaltza (Iruña/Pamplona, 1960)

"Lasto suak bero laburra du, ez horregatik da ordea gutxiago erregarri haren garra"
Zortzi ipuinez osatutako liburua.
1989an egin eban bertan agertzen dan lehenego ipuina. Beste zazpirak urteetan "enkarguz" egindakoak. Egunkari, aldizkari eta talde kulturalek eskatutakoak.
Euskal gatazkaren ikuspegi tragiko eta futurista erakusten dauan kontakizun batekin hasten da liburua, eta gai beraren fartsa alderdia agertzen dauan beste batekin ematen jako amaiera. Tartean, umorez, samurtasunez, krudelki... trataturiko hainbat gertakari eta hainbat pertsonaia.