2006/08/22

Lezamako idi probak


Aguafuertes vascas. Roberto Arlt

Kazetari argentinarrak 1935/36-an Bilbo, Elorrio, Eibar, Durango...inguruetatik "bueltatxo" bat emon ei eban eta bidaia horreen barriak Argentinako El Mundo egunkarian argitaratu ebazan. Txalaparta argitaletxeak Argentinako El Mundoko hemerotekan hartutako artikuloak Aguafuertes vascas liburuan bildu dauz. Eta hona hemen, liburuko laugarren atalean, non egiten deuskun Lezaman izandako idi-demari buruzko deskribapen zehatza eta polita.
Harrien pisuak, idien jana, neurriak...(tranpa batzuk be), eta azkenik "...cuando la prueba ha terminado, los bueyes están desechos de fatiga...mojándoles el cuerpo con vino, los friccionan vigorosamente, los cubren con mantas, les dan de beber un cubo de vino y dejan que reposen".